Lau eta Erdiko Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren final-laurdenak Zamudion jokatuko dira azaroan

Aikor aldizkaria 2019ko urriaren 2a

Txapelketan 92 pilotari arituko dira, eta horietako 19k lehenengo aldiz jokatuko dute pilota mistoko lehiaketan. Gainerako 73ek pilota goxoa erabiliko dute eta honela banatuko dira: lehenengo mailan, 10 pilotari; promozioan, 38 pilotari; eta hastapenean, 25 pilotari. Antolatzaileek jakinarazi duten moduan, final-laurdenak azaroaren 24an izango dira Zamudion. Bestalde, final-erdiak abenduaren 1ean jokatuko dira Galdakaon; eta finalak, abenduaren 15ean, Barakaldon. Final-erdiak eta finalak ETB-1ean emango dituzte.