Euriari beldurrik ez, Zamudioko azokan

Aikor aldizkaria 2019ko aza. 4a, 11:20

Zapatuan zeruak iragartzen eban euria egingo ebala, baina azkenean ez zan eguraldi txarrik egon. Ondorioz, betiko legez, jendetza batu zan Zamudioko azokan asteburuan zehar. Batzuek interesa adierazo eben Txokolate, Gozoki eta Artisautza Azokea ikusteko; eta beste batzuek, Euskadiko Limusin arrazako Abelgorri Txapelketea ikusteko. Guztira, 100 saltokitik gora ipini ziran eta han baserriko hainbat produktu eskaini ziran: barazkiak, fruta, gaztaia, txakolina, eztia, euskal pastela... Era berean, indabak, gazta, txerrikia eta tokiko garagardoa dastatzeko aukera egon zan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).