Eraso matxisten kontrako protokoloa, sanmartinetan

Aikor aldizkaria 2019ko aza. 7a, 09:00

Zapata Gorriak Zamudioko talde feministak ohar baten bidez adierazi duen moduan, eraso matxisten kontrako protokoloa ipiniko da martxan San Martin jaietan. Berariazko trebakuntza jaso duen emakume-talde batek brigada feminista osatuko du, eta, erasorik jasoz gero, edozein emakumek jo ahalko du haiengana laguntza eta informazio bila. Protokoloaz arduratzen den taldeak erabakiko du zein erantzun-mota eman.

Talde feministak eraso matxistei aurre egiteko protokoloa idatzi du, eta, horretarako, Emagin elkarteak zuzendutako ikastaro batean hartu zuten parte. Ikastaroan 25 emakume ibili ziren, eta jaietan erasorik balego, zelan jokatu erabaki zuten. “Protokoloa jai-batzordean aurkeztu genuen, eta onartu zen”, azaldu dute oharrean. “Brigadaren partaideek bereizgarri bat eramango dute soinean, eta erasoa jasan duen emakumeak haiengana jo ahalko du laguntza eske. Protokoloan erantzun-motak zehaztu dira, eta erasoaren larritasuna kontuan hartuta, erantzun bat edo bestea ematea erabakiko da. Era berean, gune more bat ipiniko da jai-eremuan erasoak salatzeko”.

Jakinarazi dutenez, protokoloaren beste helburuetariko bat prebentzioa da, eta horren harira, herrian dauden puntu beltzak zehazteaz gainera, kanpaina berezi bat ipiniko da martxan. “Hau beste pausu bat da eraso matxistarik gabeko Zamudio baten alde”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).