Zizegorri elkartea Arabako Boilur Beltzaren azokara joango da

a: blog.alavaturismo.eus 2020ko urt. 7a, 12:11

Azoka bosgarren aldiz egingo da otsailaren 2an, eta Zamudioko mikologia elkarteak hara joateko bidaia antolatu du. Bidaia autobusez egingo dute, eta Arabako Boilur Beltzaren Nazioarteko Azoka bisitatzeaz gainera, boilurrez egindako menua dastatuko dute San Millan de San Zadornil herriko jatetxe batean.

Menua hau izango da: barazki-krema, plantxan egindako ahatearekin eta boilurrarekin; tenperatura baxuan trufatutako arrautza; onddo salteatuak, trufatutako patatekin; behi-azpizuna, foiearekin eta boilur-laminekin; ogi-torradak eta ardo ondua. Umeentzako menua ere egongo da.

Bidaiak 40 euro balio du nagusientzat; eta 10 euro, umeentzat. Interesatuek Zizegorri elkartearekin ipini daitezke harremanetan WhatsApparen bidez (658 746 537) edo emailez (zizegorri@gmail.com). Izena emateko azken eguna urtarrilaren 30a izango da. Otsailaren 2an, 09:00etan irtengo dira Kolitza aparkalekutik Arabara, eta Zamudiora 19:00etan itzuliko dira.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).