Zamudioko Udalak bando baten bidez jakinarazi duenez, “lege barruan eta beharrezko osasun-neurriak hartuta egon daitezken salbuespenak izan ezik”, maiatzean egitekoak ziren ekintza guztiak bertan behera utzi dira; haien artean Dantzari Eguna eta Pazko jaiak daude. Ekintza horietan bietan, esaterako, jendetza handia batzea espero zen, eta neurriak Covid19ak aurrera ez egitea eta pertsonen osasuna babestea ditu helburu.
Bestalde, adierazi dute osasun-egoerak berdin jarraituz gero balitekeela ekainean egitekoak diren ekintzak ere bertan behera utzi behar izatea.
Txorierriko azken datuak hemen ikusgai.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).