Bost aste daramatzagu etxean, COVID19aren hedapena geldiarazten saiatzeko, eta ekimen asko ipini dira martxan, konfinamendua jasangarriagoa izan dadin: lehiaketak, kirola, arte-lanak… Besteak beste, Zamudioko Udalak Dj Zamudio ekimena sustatu du, herritarrak balkoitik edo leihotik musikaz gozatzeko. Egunero eta 20:02tik 20:15era, musika bera sinkronizatuta entzungo da herrian. Horretarako, udalak bozgorailuak banatu ditu zamudioztar batzuen artean, balkoietan ipini ditzaten. Kultura-teknikariak musika ipintzeko ardura hartu du. Eskaerak egiteko, helbide elektroniko honetara idatzi behar da: kultura@zamudio.eus.
Koronabirusaren gaineko datuak Txorierrin hemen.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).