Udalak jakinarazi duenez, lan hori segurtasun osoz egiteko, udal-langileek prestakuntza jasoko dute liburuak eta DVDak desinfektatzeko eta norbera babesteko ekipoak zuzen erabiltzeko. Izan ere, liburu eta DVD bakoitza itzultzen denean, desinfektatu egingo da eta koarentenan ipiniko da denboraldi batean, hurrengo mailegua egiteko moduan egon arte.
Bestalde, astelehenetik aurrera, liburutegiak zerbitzua online emango die Euskadiko eLiburutegiko mailegu digitalean telematikoki izena eman dutenei. Eusko Jaurlaritzak zerbitzu horretan izena emateko aukera zabaldu zuen martxoan, udal-liburutegietara joan beharrik ez izateko. eLiburutegiaren katalogoa Estatuko liburutegi digitalik handiena da eta hainbat generotako liburuak eskuratzeko aukera ematen du euskaraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan. Euskarri digitaleko filmak ere eskura daitezke bertan.
Koronabirusaren azken datuak Txorierrin hemen.