Koronabirusa

Zamudioko Udalak erantzukizunez jokatzeko gomendioa zabaldu du

Aikor aldizkaria 2020ko mai. 8a, 18:24

Azken egunotan COVID-19 birusak eragindako itxialdiaren neurriak arindu dira, eta horren haritik, Zamudioko Udalak bandoa zabaldu du herritarrek erantzukizunez jokatzen jarraitzeko. “Dei berezia egin nahi dugu, denok prebentzio-neurriak zorrotz-zorrotz bete ditzagun, osasun arloko adituek egiten dituzten gomendioei jarraituta, koronabirusa zabaldu ez dadin”, esan du.

Udalak indarrean dauden neurriak ekarri ditu gogora. “Garraio publikoetan derrigorrez eroan behar da maskara aurpegian, baita leku itxietan ere, batez ere jendearentzat zabalik daudenak: dendak, ile-apaindegiak…”. Bandoak aipatu duen moduan, leku horietan maskara erabiltzea “oinarri-oinarrizko neurri bat da langileentzat zein bezeroentzat”. Azkenik, Zamudioko agintariek metro biko segurtasun-tartea uzteko eta eskuak gelaz sarritan garbitzeko gomendioak ere adierazi dituzte.

Bestetik, Udalak iragarri du Gurutze Gorriko boluntarioek informazioa eskainiko dutela bihar, zapatuan, maiatzaren 9an. Boluntarioak goizean zein arratsaldean ibiliko dira Zamudiotik, herritarrek –batez ere “nagusiek”– dituzten zalantzak argitzeko.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).