Kategoria bi egongo dira: etxebizitzak eta baserriak; eta kategoria bakoitzeko hiru sari emango dira: 200 euroko txartela, 100 euroko txartela eta 50 euroko txartela. Sariak irailean banatuko dira, Zikloturista ospatzen den egunean hain zuzen ere, eta diru-txartelak herriko merkataritzan gastatu beharko dira. Epaileak parte-hartzaileen etxeetara joango dira balkoien apainketa baloratzeko, baina, adierazi dutenez, oraindik ez dute erabaki hori zein egunetan izango den. Izena emateko, 944 060 990 telefono-zenbakira deitu daiteke, edo kultura@zamudio.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi. Hasieran aipatu denez, izena emateko azken eguna maiatzaren 22a izango da.