Bestalde, gogora ekarri dutenez, Lagatzu Eguna-Euskal Jaia beti izan da oso parte-hartzailea eta aurten ere hala izatea nahi dute. Horretarako, herritarrak animatu dituzte bideoak, audioak, testuak, marrazkiak, bertsoak… egitera. Lanak bakarka zein taldeka izan daitezke eta helbide elektroniko honetara bidali ahal dira ekainaren 23ra arte: lagatzueguna@gmail.com.