Zamudio Racing elkarteak gizarte-sareen bidez eman du rallyaren berri, baina ez ditu argibide guztiak oraindik jakinarazi. Lasterketan izena emateko epea irekita dago eta hura hilaren 26ra arte luzatuko da; halaber, parte-hartzaileen zerrenda uztailaren 8an argitaratuko da, eta uztailaren 10ean antolatzaileek autoak aztertuko dituzte Zamudioko Kultur Etxean eta Lehendakari Agirre Plazan. Hurrengo egunean, uztailaren 11n, 9:00etan, hasiera emango diote rallyari.