Euskotrenek jakinarazi duenez, Zamudioko geltokiaren eta Teknologia Parkearen arteko autobus zerbitzuaren udako ordutegia gaur sartu da indarrean. Astegunetan, autobusa ordu hauetan aterako da Zamudioko tren-geltokitik: 07:22an, 07:37an, 07:52an, 08:07an, 08:22an, 08:37an, 08:52an, 09:07an eta 09:22an. Bestalde, ordu hauetan aterako da Teknologia Parketik: 13:02an, 13:32an, 14:02an, 14:27an eta 14:42an.Informazio gehiagorako: 944 333 333, www.euskotren.eus eta @euskotren (Twitter).
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).