Zamudioko Udalak aurrez aurreko arreta eskaintzen du berriro

a: @ZamudioUdala 2020ko eka. 16a, 14:17

Hitzordua alkatetzarekin, udal-langile guztiekin eta gizarte-langilearekin eskatu daiteke 08:30etik 13:30era. Horretarako, 944 060 990 telefono-zenbakira deitu behar da, edo udala@zamudio.eus helbide elektronikora mezu bat bidali. Hala ere, segurtasuna dela eta, eta pandemiaren aurkako prebentziogatik, ahal den neurrian, eskatzen da bide telematikoz konpon daitezkeen eskaerak bide horretatik egiten jarraitzeko.