Zamudioko Udalak umeentzako eta gazteentzako campusak eta tailerrak antolatu ditu uztailerako

Aikor aldizkaria 2020ko eka. 19a, 12:12

Ekintzak hiru urtetik 18 urtera bitarteko lagunentzat dira eta horietan hauek hartu ahalko dute parte: Zamudion erroldatutakoak, Zamudioko eskolako ikasleak eta Zamudion erroldatutako pertsonen tutoretzapean daudenak. Izena ematea ekainaren 22ra arte egin daiteke ADI Zamudio aplikazioa erabilita.

Orotara zazpi campus eta tailer izango dira: Futcamp, sei urtetik 16 urtera bitartekoentzat, 09:30etik 14:30era, futbol-zelaian (18 euro, astero); Basketcamp, bost urtetik 18 urtera bitartekoentzat, 10:00etatik 13:15era edo 17:00etatik 20:00etara, kiroldegian (9 euro astero); Multikirol-kanpusa, sei urtetik 12 urtera bitartekoentzat, 09:00etatik 14:00etara, kiroldegian (10 euro astero); Udatek, sei urtetik 12 urtera bitartekoentzat, 09:00etatik 14:00etara, eskolan (20 euro astero); English fun, sei urtetik 12 urtera bitartekoentzat, 09:00etatik 14:00etara, eskolan (9 euro astero); Txiki jolasak, hiru urtetik sei urtera bitartekoentzat, 08:30etik 14:00etara, Kultura Etxean (19 euro astero; eta Uda abentura, sei urtetik 12 urtera bitartekoentzat, 09:00etatik 14:00etara, Kultura Etxean (11 euro astero).

Asteko jarduerak dira, eta independenteak. Jardueraz astero aldatu ahalko da, edo bost astez egiteko aukeratu. Toki mugatua egongo da, eta, beharrezkoa izanez gero, zozketa egin liteke. Hala ere, lekurik izanez gero, izena emateko epea bukatu ondoren inskripzioa egiteko aukera egongo da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).