Zamudioko igerilekuak aste amaieran zabalduko dira

a: @ZamudioUdala 2020ko uzt. 7a, 13:52

Bertako udalak jakinarazi duenez, igerilekuak egun hauetan zabaltzekoak ziren, baina argindar horniduran matxurak izan dira eta, ondorioz, zabaltze-data atzeratu behar izan dute. Azaldutakoaren arabera, ponpa berriak erosi behar izan dira eta Zamudioko Udalak espero du igerilekuak barikutik astelehenera bitartean zabaldu ahal izatea, hau da, ponpak jarri eta gero.

Beste alde batetik, igerilekuetarako abonua egiteko epea zabaldu da Txorierriko gainerako herrietan erroldatuta daudenentzat. Iaz ere abonua atera eta tasa helbideratuta izan zutenek idazkia jasoko dute etxean, abonua berriztatzeko argibideak emateko. Ordainketa kiroldegian egin zutenek uztailaren 15era arte izango dute berriztatu ahal izateko. Iaz abonurik atera ez zutenek, berriz, kiroldegira jo beharko dute eta agiri hauek aurkeztu: argazki bat, bere udalerriko errolda-agiri bat, NAN agiriaren fotokopia, familia ugaria badu, familia-liburuaren kopia, eta langabezian badago, langabeziako ziurtagiria.   

Igerilekuetara sartzeko, ordua eskatu behar da aldez aurretik: aplikazio informatikoa, web edo app bidez, “Aurretiko hitzordua” atalean sartuta. Ordua hartzeko zailtasunik izanez gero, kiroldegira deitu daiteke (94 4522128), edo bertaraino joan daiteke, laguntza eske.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).