Ivan Aresek eta David Vazquezek irabazi dute Zamudioko Rallya

a: Josu Uribe 2020ko uzt. 13a, 19:37

Ivan Aresek eta bere kopilotuak, David Vazquezek, Zamudioko Rallyaren tarte guztiak irabazi zituzten eta ondorioz, lasterketaren zortzigarren edizioaren txapela jantzi zuten lehengo asteburuan, uztailaren 11n. Galiziarrak faboritoak ziren, Ares Estatuko txapeldunordea delako, eta bikoteak aurreikuspenak berretsi zituen. Lasterketa Zamudio Racing eta Real Peña Motorista Vizcaya elkarteek antolatu zuten.

Bigarren postuan, Ivan Muñoz eta Ibai Ajuriagoikoa heldu ziren; eta hirugarrenean, Joseba Iraola eta Xabier Lujua. Gainerako mailetan hauek izan ziren txapeldunak: Unai García-Eguzkiñe Enríquez, Txaber Aginaga-Eneko Artaza, Daniel Moya-Aarón Rocillo, Gorka Antxustegi-Xabat Urresti, Ioritz Odiaga-Arkaitz Kobeaga, Aratz Zarakondegi-Aitor Kortazar eta Jon Zubeldia-Zuhaitz Ganzarain.

Erregulartasunari dagokionez, Asier Santamaria eta Roberto Renteria izan ziren irabazleak; Marcos Fernandezek eta Adolfo Gonzalez-Almuiñak bigarren postua lortu zuten; eta Gorka Gorroñok eta Mikel Oleagak, hirugarrena. Txema Foronda eta Pilar Rodas onenak izan ziren trofeo kategorian; eta Christian de la Rivak eta Borja Lopez Barrajonek ere lortu zuten garaipena tresnarik gabeko kategorian.

Zamudioko Rallya Estatuan egin den lehenengo lasterketa izan da, itxialdia agindu zenetik. Antolatzaileek adierazi dute milaka zaletu hurbildu ziren lasterketa zuzenean ikustera, beti ere maskara jantzita. Guztira, 90 taldek hartu zuten parte rallyan.    

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).