Lazaro, hirugarrena Leonen

Aikor aldizkaria 2020ko uzt. 22a, 13:54

Uztailaren 11n eta 12an, Espainiako Trial Txapelketaren lehen proba izan zen Leonen eta Iñigo Lazaro zamudioztarra hirugarrena izan zen bertan. Lazaro oso pozik azaldu da, Espainiako txapelketan podiumera lehen aldiz ailegatu da eta. 

Zamudioztarra 35 urtetik gorako beteranoen kategorian lehiatu zen beste 17 trial-piloturen aurka. “Bazen podiumera igotzeko garaia. Oso lorpen handia izan da niretzat, halako probetan jendea oso prestatuta dagoelako eta «euren onena eta gehiago» ematen dutelako. Gainera, kontuan hartu behar da nik 52 urte ditudala eta askoz pilotu gazteen aurka aritu naizela”.

COVID-19a dela eta, oso segurtasun- eta osasun-neurri zorrotzak ezarri ziren proban eta parte-hartzaileek, besteak beste, maskara jantzita egin zuten proba gehiena. “Gogorra izan zen, ia 40 graduan geunden eta”.

Ahal dela, Espainiako txapelketaren hurrengo proba Galizian izango da irailean eta Lazarok espero du han parte hartzea. Adierazi duenez, ahalegina egingo du podiumera berriro igo ahal izateko. Bestalde, Lazarok Zamudio Racing elkartearekin eskertuta agertu da emandako babesagatik eta laguntzagatik.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).