Zikloturista eta San Migel jaiak, bertan behera Zamudion

Aikor aldizkaria 2020ko ira. 15a, 10:15

Zamudioko Udalak jakinarazi duenez, koronabirusa berriro berpiztu ez dadin, irailean ospatu ohi diren Zikloturista eta San Migel jaiak bertan behera uztea erabaki dute. Bestalde, udalak herritarrei gogoratu die “erantzukizunez eta kontuz jokatzen jarraitu behar dutela, prebentzio- eta garbitasun-neurriak eta pertsonen arteko gutxieneko distantzia betez, osasuneko adituek esaten diguten moduan”.