Bizi dantza ikuskizuna arratsaldeko 18:30ean hasiko da. Lagatzu euskara elkarteak azaldu duen moduan, 360 lagunentzako tokia izango da eta protokolo zehatz bati jarraituko zaio, osasun- eta segurtasun-neurri guztiak betetzeko. Sarrerak 6 euro balioko du euskara elkarteen bazkideentzat; eta 8 euro, gainerakoentzat.