Oharrean azaldutakoaren arabera, bilerara sartu ahal izan zirenek enpresari esan zioten “asmo txarrez” aritzen ari zela eta parte sozialeko kide guztiek parte hartu ezin zutela kontuan hartuta ezinezkoa zela kontsulten aldian bilera egitea. “Bilera normaltasunez egitea ezinezkoa zenez, parte soziala hoteletik atera zen, kide guztiak sartu zitezen ahalegintzeko. Ertzaintzak berretsi zuen kide guztiak ezin zirela sartu, eta ordezkaritza sindikala eta hotelaren aurrean zeuden gainerako langileak kolpatzen hasi zen”.
Sindikatu bien esanetan, “agerian utzi da enpresak hartutako eta Ertzaintzak betetako erabakien ondorioz ezin zela bilera egin. Beren jokaera dela eta, Ertzaintzak eta GESTAMPek langileen jarduera sindikala eragotzi dute. Horri lotuta, esan beharra dago egoerak ez diola parte sozialari baldintza normaletan egotea Matriceria Deustoko eta GTSeko bilerak egiteko. Gertatutakoa larria da eta erasoa da askatasun sindikalaren, negoziaziorako eskubidearen eta lanpostuak defendatzeko eskubidearen kontra. Inoiz baino gehiago eskatzen diegu GESTAMPi eta Eusko Jaurlaritzari 230 langile kalean utzi nahi dituzten EEEak bertan behera uzteko”.