Zapata Gorriakek Azaroaren 25aren harira antolatutako ekintzak gaur hasiko dira

Aikor aldizkaria 2020ko aza. 5a, 12:34

Azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna da, eta Zapata Gorriak Zamudioko elkarte feministak zenbait ekintza antolatu ditu egunaren harira.  Elkarteak ekintzetan parte hartzeko deia egin die herritar guztiei. 

Aitziber Bañuelos Ganuzak, Eraikiz kolektiboko kideak, “Hel nazazu eskutik” ikastaro-hitzaldia emango du gaur eta azaroaren 19an, 19:00etan Zamudiotorren. Ekitaldia indarkeria matxistari buruzkoa izango da. Bestalde, Zamudioko berdintasun-batzordearekin batera antolatuta, Pamela Palencianok “No solo duelen los golpes” bakarrizketa egingo du azaroaren 6an, 19:00etan, kiroldegian. Gainera, egun horretan indarkeria matxista gaitzesten duen bideoa ere plazaratuko da; bideoan hainbat zamudioztarrek hartu dute parte. Azkenean, azaroaren 25ean, Zapata Gorriak elkarteak protesta egingo du feminizidioen bitrinaren aurrean.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).