Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahalko ditu. Argazkiak abenduaren 15era arte bidali daitezke kultura@zamudio.eus helbide elektronikora, izen-abizenak eta telefono-zenbakia adierazita.
Zamudioko Udalak argazki lehiaketa ipini du martxan. Gaia “Zamudioko paisaiak eta txokoak” da eta argazkiak telefono mugikorra erabilita egin behar dira. Lehiaketa 16 urtetik gorakoentzat da eta hiru kategoria izango dira: argazkirik onena, originaltasuna eta txoko ezaguna. Kategoria bakoitzeko irabazleak 20 euro jasoko du herriko tabernetan eta jatetxetan gastatzeko; eta parte-hartzaile bakoitzak, 10 euro.