Bizkaiko Foru Aldundiak gaur jakinarazitako datuen arabera, Truiondo Zamudioko zahar-etxeko 67 lagun kutsatu dira COVID-19arekin; astelehenean baino 22 pertsona gehiago. Haietako 56 zahar-etxean bertan daude, hiru pertsona ospitalean daude eta zortzi egoiliar arreta soziosanitario espezializatuko unitateetara eraman dira. Bestalde, 31 langile ere kutsatu dira birusarekin. Truiondo zahar-etxean 113 egoiliar eta 80 langile daude.