Lehendakari Agirre plazako jolastokia berritu du Zamudioko Udalak

Aikor aldizkaria 2021ko ots. 9a, 10:14

Zehatz-mehatz, txinboetako baten ordez beste bat ipini da, beste txinbo bi konpondu eta zaharberritu dira, eta txinbo berria jarri da. Berritze-lanetan 48.389 euro ipini dira eta, haiei esker, “umeek gune seguruaz eta berrituaz disfrutatzen jarraitu ahalko dute”, adierazi du udalak.

Bestalde, Zamudioko Udalak jakinarazi duenez, laster umeentzako beste jolasgune batzuk ere hobetuko dituzte. Horrela, bada, eskolako txinbo batzuk egokituko dira eta, gainera, batzuen ordez berriak ipiniko dira (7.332 euro). Halaber, udala lanean dabil herriko gainerako umeen parkeak konpontzeko eta berritzeko lanak esleitzeko. Esandakoaren arabera, laster egokitze- eta mantentze-lanak egingo dira Santi Mami auzoan, Sabino Arana plazan, igerilekuan, Lehendakari Leizaola enparantzan eta haurreskolan, eta txinbo berriak ipiniko dira Santi Mami auzoan, Elexalde plazan eta Bidekoetxe parkean. Horretarako, 141.961 euroko inbertsioa egingo du Zamudioko Udalak. 

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).