Zamudioko Udalak “Argazkilaritza mugikorrarekin” txapelketea antolatu eban. Txapelketak herriko paisaiak topatzera eta txokoak ezagutarazotera gonbidatu zituan herritarrak, eta antolatzaileek 300 irudi baino gehiago jaso ebezan. Irabazleak honeek izan dira: Roberto Gonzalez Gallego (argazkirik onena), Ainhoa Garcia Gonzalez (originaltasuna) eta Adolfo Elizalde Hernandez (txoko ezezaguna). Irabazleek Zamudioko ostalaritzan gastatzeko 20 euroko diru-txartela jaso dabe saritzat; eta gainerako parte-hartzaileek, 10 euroko diru-txartela.