Zamudioko Udalak jakinarazi duenez, konpontze-lanak izan dira Bidekoetxe parkeko skate-pistan. Besteak beste, zuloak eta altxatuak konpondu dira. Arrapalako ertz metalikoa ere kendu da eta haren ordez igerilekuetan erabiltzen den ertza ipini da. Era berean, pintura irristagaitzez margotu da pista; pintura hori hezetasun-kontrakoa ere bada.