Parkour jarduera fisiko bat da, hiri-arkitekturaren hainbat elementu baliatzen dituena bide egiteko. Jarduleak aurrean aurkitzen dituen oztopoak gaindituz, hiritik ibiltzeko era berriak sortzen dira. Bizkaiko Foru Aldundiak parkourrean sakontzeko bost saio antolatu ditu maiatzerako eta ekainerako, eta horietako bat Zamudion izango da maiatzaren 29an, karobiaren alboko frontoian. Saioak 16 urtetik gorako gazteentzat dira eta maila bi egongo dira: hastapena eta hobekuntza. Informazio gehiago eta izena ematea hemen.