Baserriko produktuez gainera, azokara hurbiltzen direnek landareak erosteko aukera ere izango dute herriko ekoizle baten eskutik. Bestalde, eta azokaren harira, Zamudioko Udalak furgoi elektrikoa aurkeztuko du Agirre Lehendakari plazan eta loreak banatuko ditu Balkoi Apainduen Lehiaketan erabiltzeko. Loreak Bidekoetxe parkean banatuko dira, eta euria egiten badu, Correoseko arkupean.