Balkoi apainduen txapelketa Zamudion

Aikor aldizkaria 2021ko mai. 7a, 14:27

Zamudioko Udalak Balkoi Apainduen Txapelketa antolatu du zortzigarren aldiz, eta txapelketan erabili beharreko landareak bihar, maiatzak 8, banatuko ditu 09:00etatik aurrera Bidekoetxe parkean; eguraldi txarra izanez gero, Txinbo kalean, Correos aurreko arkupean. Izena ematea gaur arte egin daiteke frontoi ondoko lokalean, 688 775 998 telefono-zenbakira deituta edo bihar bertan Bidekoetxe parkean.

Parte-hartzaileen artean surfiniak eta geranioak banatuko ditu udalak. Epaimahaiak uztailaren erdialdean aztertuko ditu lore-apainketak. Modalitate bi egongo dira, baserriak eta etxebizitzak, eta saritzat herriko merkataritza-establezimenduetan gastatzeko diru-txartelak emango dira: 150 euro, 100 euro eta 50 euro. Gainera, 15 euroko diru-txartelak banatuko dira parte-hartzaile guztien artean. Dirua herritar-txartelean sartuko da.