“Maiatzean irribarrez” programa Zamudion

Aikor aldizkaria 2021ko mai. 17a, 09:52

Zamudioko Udalak eta Eguraldi Ona jai-batzordeak ekintza-sorta zabala antolatu dute datorren astebururako: musika, umeentzako ikuskizuna, bakarrizketa eta mendi-irteerak. Ekintzak Agirre Lehendakari plazan egingo dira, karpapean. Edukiera mugatua izango da eta izena eman behar da udal-webgunean, app-aren bidez edo frontoi ondoko lokaletan. Izena emateko azken eguna maiatzaren 20a izango da; zamudioztarrak ez direnek maiatzaren 19tik 20ra eman beharko dute izena.

Maiatzak 21, barikua

  • 19:00 Los Cinco Bilbainos

Maiatzak 22, zapatua

  • 12:00 Kantu Kolore
  • 19:30 Jota Martina

Maiatzak 23, domeka

  • 08:30 Berreaga-Ganguren mendi-irteera, Sabino Arana plazan. Arroeta mendi taldearen eskutik
  • 09:00 Berreaga mendi-irteera, Sabino Arana plazan. Arroeta mendi taldearen eskutik.
  • 18:30 Stand up komedy bakarrizketa