Zapatuan, ekainak 5, Nekazamudio azoka izango da Zamudion, Pago kalean, 11:00etatik 14:00etara. Tokiko produktuen azokaren baitan, Artzain Eguna izango da eta ardiei ilea nola mozten zaien erakutsiko da. Gainera, gazta dastatzeko aukera ere egongo da. Ekitaldietan Gordexolako eta Urbasako artzainek hartuko dute parte.