Zamudioko udako igerilekuak ekainaren 19tik irailaren 19ra arte izango dira zabalik eta 395 lagunentzako tokia egongo da; beraz, hitzordua aldez aurretik hartu beharko da www.zamudio.eus webgunean edo ADIZamudio aplikazioaren bidez. Familia-abonua erabiliko duten pertsona guztien izena zehaztu beharko da. Aldi berean egun bi gorde ahalko dira. Zamudion erroldatuek eta abonatuek ekainaren 13ra arte berritu ahalko dituzte abonamenduak; gainerako txorierritarrek, ekainaren 14tik16ra; eta beste herri batzuetakoek, ekainaren17tik aurrera.