Zamudioko Udalak bat egin “Nire ordainketa” ordainketa-pasabidearekin

Aikor aldizkaria 2021ko eka. 11a, 13:10

Herritarrei zergak ordaintzea errazteko, Zamudioko Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzaren “Nire ordainketa” ordainketa-pasabidearekin. Plataforman udalaren webgunetik bertatik sartzeko aukera dago eguneko 24 orduetan. Bestalde, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea ekainaren 15etik uztailaren 30era arte izango da zabalik, eta, hortaz, ohiko bideez gainera, ordainketa Eusko Jaurlaritzako plataformaren bidez ere egin ahalko da.