Atletismoa Zamudion

Aikor aldizkaria 2021eko ekainaren 14a

Beste Bira Loiu klubak jakinarazi duenez, akordioa egin du Zamudioko Udalarekin eta akordio hari esker zabalduko dute eskola udalerri horretara. Horrela, bada, udalak atletismo-pista utziko diete entrenamenduak han egiteko. Datorren ikasturterako izena ematea zabalik dago jada bost urtetik gorako atletentzat. Informazio gehiagorako: 609 417 996 edota lenai123@yahoo.es.