Lagatzu Eguna ekainaren azken asteburuan

a: Artxiboko argazkia 2021ko eka. 14a, 12:10

COVID-19aren hedapena geldiarazteko neurriei jarraituta, Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak erabaki du ekainaren 25etik 27ra bitartean Lagatzu Eguna ospatzea. “Aurten aulkian jarri, hurrengoan mila kontu barri” lelopean, musika eta umeentzako ikuskizuna egongo dira ekainaren azken asteburuan.

Ekitaldiak Agirre Lehendakari plazan izango dira. Ekainaren 25ean, Cloverwind musika-taldearen emanaldia izango da 20:00etan, eta Garagilak 26 taldearen kontzertua, ekainaren 26an, 20:30ean. Azkenik, ekainaren 27an umeentzako ikuskizuna egongo da Potx eta Lotx pailazoen eskutik, 19:00etan. Ekitaldietan izena emateko, whatsapp-mezua bidali behar da 747 487 094 telefono-zenbakira, eta adierazi izen-abizenak, zein ekitalditara joango den eta lagun-kopurua.