Zamudioko langabeak kontratatzeko dirulaguntzak

Aikor aldizkaria 2021ko uzt. 2a, 11:25

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak onartu du Zamudioko langabeak kontratatzeko deialdia. Deialdiak zortzi dirulaguntza ditu, bakoitza 2.000 eurokoa, eta kontratuek mugagabeak edo aldi baterakoak izan behar dute, gutxienez lau hilabetekoak eta lanaldi osokoak. Bestalde, kontratatutakoek Zamudion erroldatuta izan behar dute, langabezian eta Lanbiden izena emanda. Kontratazioak 2021eko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra arte izan behar dira. Eskaerak 2021eko urriaren 31ra arte aurkeztu daitezke Mankomunitatean bertan. Informazio gehiago hemen.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).