Zamudioko Rallya, uztailaren 23an eta 24an

a: Josu Uribe 2021ko uzt. 6a, 12:28

Zamudio Racing Elkarteak jakinarazi duenez, Zamudioko Rallya uztailaren 23an eta 24an egingo da aurten. Rallya bederatzigarren aldiz antolatu dute eta aurten Espainiako historikoen eta «legend» txapelketa izango da. Bestalde, antolatzaileak komisario bila dabiltza, antolatze-lanetan lagun dezaten. Informazio gehiagorako: zamudioracingelkartea@gmail.com.