Azaldu denez, ustezko hiltzailea da biktimaren koinatua eta emakumea adin txikiko seme-alaben aurrean hil zuen, hirurak auto barruan zeudela. Antza, hiltzaileak bere autorekin emakumearen ibilgailua jo, eta bidetik atera zuen. Emakumearen autora hurbildu zen eta hura labankadaz hil zuen. Ondoren, ihes egin zuen eta lerro hauek idaztean ez dute topatu.