Asteburuan, Zamudioko Rallya egingo da bederatzigarren aldiz Zamudion, Zamudio Racing Elkarteak antolatuta. Gainera, rallya aurten Espainiako historikoen eta «legend» txapelketa izango da. Lehenengo autoak Zamudiora ailegatu dira gaur goizean, eta gidariak azken mantentze-lanak egiten dabiltza rallyrako prest egoteko.