Plastikoa biltzea Zamudion

Aikor aldizkaria 2021ko uzt. 26a, 10:00

Zamudioko Udalak eta herriko empresa batek plastikoa biltzeko ekintza antolatu dute. Plastiko bilketa bihar, uztailak 27, izango da goizean, Agirre Lehendakari plazan eta Bidekoetxe parkean, eta bertan udako ekitaldietan dabiltzan umeek hartuko dute parte. Helburua da umeak kontzientziatzea plastikoak ingurumenean eragiten dituen kalteez. Izan ere, “behar moduan tratatu eta birziklatzen ez direnean, plastikozko hondakinak, litxarrerien poltsak kasu, itsasoan amaitu daitezke, eta mikroplastiko bihurtu; arrainek eta, ondoren, pertsonok jaten ditugu mikroplastiko horiek”, azaldu dute prentsa-ohar batean. Hori ekiditeko, hondakinak gaika bereizteko paperontziak daude udalerrian.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).