Ferreiro eta Anido, txapeldunak Zamudion

a: Josu Uribe 2021ko uzt. 27a, 13:25

Zamudio Racing elkarteak eta Real Peña Motorista de Vizcayak bederatzigarren aldiz antolatu zuten joan den asteburuan Zamudioko Rallya. Rallyan 51 taldek hartu zuten parte eta puntuagarria izan zen Espainiako Ibilgailu Historikoen Txapelketarako eta Euskadiko Sport Erregulartasunaren Txapelketarako. 

Lehia bizia izan zen Francisco Lopez eta Carlos Riesgo galiziarren artean, rallya sailkapenaren buruan hasi zutela, lehen bi berezietan erlojupeko onena lortuta. Hala ere, Ferreirok “scratch”a egin zuen hurrengo bietan, eta lehena izan zen 4,4 segundoko aldearekin. Arratsaldean, Ferreiro eta Anido nagusitu ziren lehiaketan, txapela lortu zutela. Zarakondegui y Kortazar bigarrenak izan ziren, eta Antonio Sainz y Bartomeu Fluxa, hirugarrenak. Azken horiek pre 90 kategoria irabazi zuten, eta kategoria horretan Miguel Otegui– Giovanni Breda eta Jon Zalloetxebarria– Javier Barroeta ere igo ziren podiumera. Bestalde, 5 eta yountimer kategorietan pilotu euskaldunak nagusitu ziren: Eder Santos – Aitor Bergara eta Iñigo Olabegogeaskoetxea–Sergio Martínez. 
Erregulartasunari dagokionez, Asier Santamaria eta Roberto Renteria nagusitu ziren, eta onenak Jose Ramon Castillon eta Concha Velázquez izan ziren. Euskadiko txapelketaren harira, txapeldunak Asier Santamaria eta Roberto Renteria izan ziren sport erregulartasunean, eta Txema Foronda eta Pilar Rodas trofeo kategorian.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).