Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko enpresa bik, Biolan Healthek eta Biomedica DNA Datak, analisiak egiteko gunea atondu dute 101 eraikinean, Zamudion, COVD-19ari lotutako probak egiteko edo immunitaterik dagoen egiaztatzeko. Bertan modu azkarrean egin ahal dira, besteak beste, PCRak, ELISA testak eta antigenoen edo antigorputzen testak. Erabiltzaileek proba diagnostikoak zein COVID pasaportea jaso ditzakete han. Hitzordua DNA Dataren webgunean har daiteke. Probak astelehenetik barikura egiten dituzte 09:00etatik 12:00etara bitartean.