Iaz zikloturista ezin izan zen antolatu, koronabirusa zela-eta. Eta horregatik ere aurtengo saioa apur bat desberdina izango da, segurtasunari eusteko: gehienez, 800 pertsonek parte hartu ahal izango dute martxan, eta zortzi laguneko taldeak osatuko dira, taldeen artean beharrezkoak diren segurtasun-tarteak gordeta. Era berean, zikloturistek maskara jantzi beharko dute irteeran eta segurtasun-tartea gordeko da. Ibilbidea hasten denean, ordea, maskara kendu ahal izango dute. Izena ematea hemen egin daiteke.