`Amaren intxaurrak´ ikuskizuna Zamudion

Aikor aldizkaria 2021ko ira. 15a, 11:28

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amaren intxaurrak ikuskizuna aurkeztuko dute urriaren 16an, Zamudion. Zamudioko euskara elkarteak antolatutako ekitaldia da eta haren bazkideek elkartearen egoitzan eskuratu ahalko dituzte sarrerak irailaren 27an, 28an eta 29an. Sobera dauden sarrerak Zamudioko estankoan ipiniko dira salgai irailaren 30etik aurrera. Ikuskizuna Zamudioko kiroldegian izango da 18:00etan.