Zamudioko Azoka eta Txokolate, Gozo eta Artisautza Azoka azaroaren lehen asteburuan egin ohi dira, baina, Zamudioko Udalak jakinarazi duenez, hitzordu biak aurten ere bertan behera utziko ditu, “pilaketak saihesteko eta koronabirusaren agerraldiak ekiditeko”. Izan ere, jendetza handia erakartzen duten ekitaldiak dira. Udalak “azken ahalegina” egiteko deia egin die herritarrei, eta espero du halako jarduerak berme guztiekin “lehenbailehen” antolatu ahal izatea.