Umeentzako tailer zientifikoa Zamudion

a: Marcus Lange (Pexel) 2021ko ira. 23a, 14:24

Tailerra Zamudioko liburutegiak antolatu du urriaren 16rako. Lau urtetik gorako umeentzako tailerra da eta parte-hartzaileak paleontologo bihurtuko dira. Hortaz, ikerketa-teknika aurreratuenak erabilita dinosauroen fosilen kopiak ikusteko aukera izango dute. Izena emateko eta zalantzak argitzeko, 944 520 204 telefono-zenbakira deitu daiteke, edo udalliburutegia@zamudio.eus helbide elektronikora idatzi. Zamudioztarrek lehentasuna izango dute, eta eskera izanez gero, baliteke beste saio bat antolatzea.