Labayruk zamudioztar biren testigantza jaso du lehengo baserrietako labei buruz

b: Labayru 2021ko urr. 6a, 14:35

Etnografiari buruzko ikerlanei lotuta, Juan Mari Lekerika eta Jose Mari Urrutikoetxea zamudioztarren testigantza jaso du Labayru Fundazioak bideo batean. Bertan azaltzen dute lehenengo baserriek labea izaten zutela artoa ihartzeko. “Labaren aurrealdea zuritzen zenean egoten zen laba bero”.