50 urte argazkietan

b: Hiru Bat 2021ko urr. 21a, 10:05

Hiru Bat Zamudioko dantza-taldeak 50 urte bete ditu eta urteurrena zapatuan, urriak 23, ospatuko ditu. Goizean, kalejira eta dantzen alardea izango dira, eta herri bazkariaren ostean, Tio Teronen Semeak taldearen saioa, eta erromeria Luhartz taldearekin. Herriko balkoiak-eta ere apaindu dira ospakizun-ekitaldirako, eta taldearen ibilbidea jasotzen duen argazki-erakusketa ikusgai ipini da tabernetan. Argazkiak goiko bideoan ere batu dituzte.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).