Mozorro-txapelketa Zamudion Gau Beltza dela eta

Aikor aldizkaria 2021ko urr. 27a, 14:26

Domekan, urriak 31, Gau Beltza edo Arimen Gaua izango da eta Zamudioko Udalak mozorro-txapelketa antolatu du egun horretarako. Ekintza 19:00etan hasiko da eta parte-hartzaileek egun horretan bertan eman beharko dute izena, Lehendakari Agirre plazako karpan. Bi kategoria egongo dira: 16 urtetik beherakoak eta gorakoak. Kategoria bakoitzeko hiru sari emango dira: 50, 30 eta 20 euroko diru-txartelak. Gainera, parte-hartzaile bakoitzak 10 euroko diru-txartela jasoko du. Diru-txartelak herriko komertzioetan, tabernetan eta jatetxetan gastatu beharko dira; 16 urtetik beherakoek, bestalde, diru-kopuruaren erdia txutxe-dendan gastatu beharko dute, eta beste erdia, liburu-dendan.