Ekintzak Zamudion, sanmartinak direla eta

Aikor aldizkaria 2021ko aza. 3a, 07:16

Datozen egunetarako, eta sanmartinen harira, hainbat ekintza antolatu dituzte Zamudion. Besteak beste, musika, bertso-saioa, ikuskizunak, pilota-partidak eta umeentzako puzgarriak izango dira. 

Azaroak 6, zapatua

10:00 Nekazamudio

12:30 Bertso-saioa, Agirre Lehendakaria plazako karpan. Bertsolaria: Onintza Enbeita.

Azaroak 11, eguena

Mozorro Eguna

19:00 Txupinazoa eta pregoia, Hiru Bat dantza-taldearen eskutik. Karameluak banatzea.

20:00 Kontzertua: Roberto Urrutia eta bere mariatxiak, Agirre Lehendakaria plazako karpan.

Azaroak 12, barikua

19:30 Bakarrizketa: Oihan Vega, Agirre Lehendakaria plazako karpan.

21:30: Kontzertuak: Mixerabliak + Modus Operandi, Agirre Lehendakaria plazako karpan.

Azaroak 13, zapatua

11:00 Umeentzako puzgarriak, frontoian.

16:00 Umeentzako puzgarriak, frontoian.

19:00 Kontzertua: The Old Timey String Band, Agirre Lehendakaria plazako karpan.

21:30 Kontzertuak: Matxinada + Urtz, Agirre Lehendakaria plazako karpan.

Azaroak 14, domeka

11:30 Pilota-partidak, Arbolantxa pilota elkarteak antolatuak, frontoian.

18:00 Ikuskizuna: Deabru Beltzak, Agirre Lehendakaria plazako karpan.                         

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).